XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eros sorginari
Lorategiko iturri ondoan
dantzatzen genuen besarkaturik
huntzek harrizko kerubinak
laztantzen zituzten bezperan.

Ura irristatzen zen ertzetako
goroldioetatik lurreraino
eta eskuak galtzen ziren adatsetan
gorputzak dardarka jarriz.

Bi txolarrek ur gardenetan
musukatzen zuten beren itzala
egarriaren premia latza
lasaitu nahian
.

Kolorezko hiru arrain
koral baten zaindari mutuak
denboraren murmurioa hautsi gabe
arrabetan izkutatzen ziren.

Lokatza eta orbelean, urratsak,
pauso baldarren ohatzeak,
une bateko arragoan
keramikazko anforan bihurturik.